Modulu Espezializatua: Argiztapen Teknikak I
Irakaslea: Vicente Paredes / Hiruhilekoa
Kamera erabiltzen trebatuta, flasharen eta estudioko argiztapen sistemen erabilera ikertu eta sakondu nahi duten ikasleei bideratuta dago ikastaro hau.
Irakasleak ikasleekin konpartituko du bere lana, metodologia eta flasharen erabilera. Parte hartzen dutenek euren argazkiak egingo dituzte, nola programako klase praktikoetan (eraztun-flasha, strobista, etab.), hala hiruhilekoan zehar egingo den talde dinamikan. Argazkilari klasikoen (Avedon, Weege, Horst, Leibovitz) lanak ikuskatuko dira, eta autore horien argiztapen-eskemak aztertzeaz gain, praktikan jarri egingo dira. Hiruhilekoan estudio profesionalaren argiztapen-formula estandarrak ikusiko dira, eta horrek ikasleei bidea emango die natura hileko eta modako saioak garatzeko tresna egokiekin treba daitezen.
PROGRAMA
1. Flasha. Sarrera: funtzionamendua, motak, erabilera.
2. Flasharen lengoaia argazkilaritzaren historian. Hainbat teknika eta argazkilari ikuskatzea.
3 eta 4. Argiztapen teknikak estudioan. Argazki-estudioaren ekipoa erabiltzea: flashak, sorgailuak, flashmetroak, kliskagailuak, etab.
5 eta 6. Strobista, argiztapen- teknikak flash elektroniko eramangarriaz. Argiztapenerako tresna osagarriak eta estrategiak.
7. Flasharen lengoaia Vicente Paredesen lanean. Lan komertziala eta autore-lana ikuskatzea.
8 eta 9. Argiztapen-teknikak aire zabalean. Argazkiak aire zabalean, estudioko ekipamendu autonomoaz eta inguru-argiaz konbinatuta.
10 eta 11. Produktuen argazkiak eta natura hila. Objektuen argazkiak estudioan egiteko hainbat teknika garatzea.
12. Ikasleek hiruhilean zehar egindako porfolioak ikuskatzea.
PREZIOA ETA IRAUPENA
Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik 19,00etara, edo 19,00etatik 22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).
(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)