Modulu Espezializatua: Moda-argazkilaritza
Irakasle: Vicente Paredes
Ikastaroaren helburua da ikasleak egungo joeren jakingarriak eskuratzea bai teknikaren bai sormenaren ikuspuntuetatik. Argazkilari, estilista, estatu mailako nahiz nazioarteko aldizkari nagusiak aztertuko dira (Vanderperre, Inez&Vinhood, Alessio Bolzoni, Juergen Teller, Mert&Markus, Bruna Kazinoti), ikaslearen begia horretan hezteko eta moda-irudi bat kodegabetzen irakasteko. Ariketa praktikoen bidez, hala nola, desfile eta argitalpenen analisiak, ikasleek moda-bilduma batek dakarren testuingurua, funtsa eta asmoa ulertzeko tresnak lortu beharko dituzte. Masterreko irakasleak Vicente Paredes eta Leticia Orúe izango dira. Asteburuko tailerra Jose Morraja argazkilariaren esku egongo da, bere lana modaren industrian oinarritzen baita; hori dela-eta, tailerreko ikasleekin bere esperientziak partekatuko ditu, nola aldizkari garrantzitsuetan (NEO2, esate baterako), hala bezero ezagunekin (Armani edo Loewe, adibidez).
PROGRAMA
1. Modaren unibertsoa. Modaren industria: sarrera. Diseinatzaileak eta argazkilariak. Ikastaroaren metodologia. Porfolio, web … bat egitea. Irakaslea: Vicente Paredes.
2. Moda-analisia. Nola kodegabetu moda-irudi bat. Irakaslea: Leticia Orúe.
3. Fashion now. Estilistak, argazkilariak, estatu mailako eta nazioarteko aldizkariak … Zer ari da gertatzen modaren munduan? Argazkilariaren lana: ikertzaile eta komunikatzailea. Irakaslea: Leticia Orúe.
4. Inspiraziotik estudiora. Nola egin moodboard bat. Estudioko lana ekipoarekin, eta aurreko jarduna (castinga, estilismoa, makillajea …). Irakaslea: Leticia Orúe.
5 eta 6. Estudioko argiztapenerako teknika aurreratuak. Hainbat argiztapen-tresna sorta erabiltzeko praktikak.
Irakaslea: Vicente Paredes.
7 eta 8. Lokalizazioko argiztapenerako teknika aurreratuak. Praktikak aire zabalean. Giro-argiak flash autonomoekin konbinatzea. Irakaslea: Vicente Paredes.
9. Argitalpen-erretratua. Celebritiei argazkiak egitea. Irakaslea: Ricky Dávila.
10 eta 11. Moda-argazkiei egindako edizioa eta ukitu digitala.
12. Hiruhilean zehar ikasleek egindako lanaren eta porfolioaren ikuskaldia. Irakaslea: Vicente Paredes.
PREZIOA ETA IRAUPENA
Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik 19,00etara, edo 19,00etatik 22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).
(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)