Modulu Espezializatua: Publizitatearen Argazkilaritza
Irakasleak: Vicente Paredes eta Angélica Barco / Hiruhilekoa
Ikastaro honen helburua da publizitatearen argazkilaritza lanaren fluxua zertan den ikastea, ideia sortzen den unetik azkenean lortzen den argazkira arte, eta ibilbideko prozesu guztiak aztertzea. Irakasleak Vicente Paredes eta Angelica Barco (arte-zuzendaria eta sortzailea) dira. Biek hartu dute parte hainbat publizitate-kanpainetan, marken restyling saiotan, eta bezeroentzako packaging lanetan, hala nola, El Naturalista, MUSAC, Balenciaga Fundazioa etab… Esperientzia horiek guztiak partekatu dituzte masterreko ikasleekin.
PROGRAMA
1. Publizitatearen argazkigintza. Sarrera: bezeroa/sortzailea/diseinatzailea/argazkilaria. Irakaslea: Vicente Paredes.
2. Argazkilariaren sormenezko ekarpena. Nola bideratu egin ideiatik produktura doan bidea. Irakaslea: Angelica Barco.
3 eta 4. Arazoak sormenaren bidez konpontzea, oinarrizko metodologiaz. Irakaslea: Angelica Barco.
5 eta 6. Produktuaren argazkilaritza. Packingi eta elikadurari aplikatutako argiztapen teknikak. Irakaslea: Vicente Paredes.
7. Arte-lanei egindako argazkiak: polarizazio gurutzatua eta patch kolorea. Irakaslea: Vicente Paredes.
8. Publizitate-kanpainak bistaratzea eta aztertzea. Natura hila autore-argazkilaritzan. Irakaslea: Ricky Dávila.
9 eta 10. Publizatate-argazkilaritza eta erretratua. Argiztapen-teknikak estudioan eta aire zabalean. Praktikak hainbat argiztapen tresna-sortarekin. Irakaslea: Vicente Paredes.
11. Produktuen argazkiei egindako ukitzea. Ukitzearen ideia argazki-hartzean. Irakaslea: Vicente Paredes.
12. Ikasleek hiruhilean zehar egindako lanak eta porfolioa ikuskatzea. Irakaslea: Vicente Paredes.
PREZIOA ETA IRAUPENA
Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik 19,00etara, edo 19,00etatik 22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).
(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)