Erdi-mailako Modulua

Erdi-mailako Modulua

mmedio

Irakaslea: Camilo Amaya / Hiruhilekoa

Argazkilaritzaren oinarri nagusien jabe diren ikasleentzat diseinatuta dago hiruhileko hau. Bertan, euskarri analogikoaren eta digitalaren arteko aldeak aztertuko ditugu, eta arreta berezia jarriko kamera digitalaren ezaugarrietan; horrez gain, irudien edizio digitalaren prozesuari (ukitua eta artxiboa) ekingo diogu. Nola oinarrizko ezagutzak dituzten zaletuek, hala euskarri analogikotik digitalera igarotzeko interesa duten argazkilariek, denek lortuko dute argazki-ekipoari atarramenturik onena ateratzeko behar dituzten jakingarriak.

Klase teorikoak eta praktikoak txandaka emango direnez, ikasleengan sendotu egingo dugu kamera digitalaren erabilera bikaina, alde batetik, eta bestetik, lan-fluxu bat sortuko dugu, zeinak irudiaren jatorrizko hartzea azken argazkiarekin lotuko duen, ordenagailuaren bidezko edizioaren bitartez. Gainera, autoreen lana ikuskatuko da, eta argazkilaritzaren historiako generoekin jarriko da harremanetan.

PROGRAMA

1. Argazki-hartzea II. Oinarrizko jakintzak birpasatzea.
2. Argzki-hartzea II. Eskuzko modua hobetzea.
3. Argiztapena I. Modelatzea eta argi naturala. Argi motak.
4. Argiztapena I. Modelatzea eta argi naturala. Argiaren kontrola.
5. Konposizioaren oinarriak II. Kolorea: teoria.
6. Argazkilaritzaren generoak. Erreportajea. 
7. Praktikak aire zabalean.
8. Konposizioaren oinarriak II. Edizioan begiratzen ikastea.
9. Time Latse. Praktika.
10.Laborategi digitala II. Bridge.
11. Laborategi digitala II. Raw kamera.
12. Ikasleen porfolioak ikuskatzea. Ondorioak.

PREZIOA ETA IRAUPENA

Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik  19,00etara, edo 19,00etatik  22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).

(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)

medallas negras 111x111pdf136inscripción