Modulu Espezializatua: Laborategi Digitala

Modulu Espezializatua: Laborategi Digitala

curso fotografía digital bilbao
Irakaslea: Jorge Flores / Hiruhilekoa

Ikastaro hau argazkizale eta argazkilari hauentzat bideratuta dago: euren lan-fluxua kontrolatu, eta errebelatze digitalaren teknikak ikasi nahi dituztenak. Nork bere argazki-liburutegia egiteko eta eraginkortasunez antolatzeko oinarri nagusiak formulatuko dira. Horrekin batera, gure irudiak maneiatzeko era propioa garatuko dugu, aplikazio espezializatuen bidez, hala nola, RAW errebelatua, eta CS6 Photoshoparen oinarrien arabera.  

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da, eta bertan, ikasleek euren argazkiekin jardungo dute, batez ere. Klase bakoitzean ariketak egingo dira, parte hartzaileek landutako ikasgaia sendotu eta erabil dezaten.

PROGRAMA

1. Argazki-txarteletik gure ordenagailura: Disko gogorra-Software-Liburutegia-Edizioa-Sailkapena-Artxiboa. Bridge eta Lightroom liburutegia; aurkezpena eta bien arteko aldeak.
2. Argazki-txarteletik gure ordenagailura: Disko gogorra-Software-Liburutegia-Edizioa-Sailkapena-Artxiboa. Bridge eta Lightroom liburutegia; aurkezpena eta bien arteko aldeak.
3. Argazki-txarteletik gure ordenagailura: Disko gogorra-Software-Liburutegia-Edizioa-Sailkapena-Artxiboa. Bridge eta Lightroom liburutegia; aurkezpena eta bien arteko aldeak.
4. RAW artxiboaren errebelatzea. Raw kamera eta Lightroom errebelatzea: aurkezpena eta bien arteko aldeak.
5.RAW artxiboaren errebelatzea. Raw kamera eta Lightroom errebelatzea: aurkezpena eta bien arteko aldeak. 6.RAW artxiboaren errebelatzea. Raw kamera eta Lightroom errebelatzea: aurkezpena eta bien arteko aldeak.
7. Hartze panoramiko orokorra. Photoshoparen oinarrizko tresnak.
8. Objektu adimendunak. RAW bidezko erretorno/erreziprozidadea. Photoshop eta Raw errebelatuen arteko ikuspegi ezberdinak sendotzea. Bien arteko parekotasunak. Photoshop geruzen arteko maskararen mundua: sarrera.
9. Gure argazkiak zuzentzea eta doitzea, maila eta kurben bidez.
10. Kolorea zuzentzea eta doitzea. Kolorea, tonua eta saturazioa.
11. Geruza-fusio modu ezberdinak; doitzeak; pintzelak eta ukitu bereziak.
12. Photoshopak ekoizpen automatizatuari egindako ekarpenak. Photomerge, alineazioa eta geruza-fusioa.

PREZIOA ETA IRAUPENA

Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik  19,00etara, edo 19,00etatik  22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).

(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)

medallas negras 111x111pdf136inscripción

banner-moda