Modulu Espezializatua: Proiektu Pertsonal baten eraikuntza
Irakaslea: Ricky Dávila / Seihilekoa
Sei hilabetean argazki-proiektu bat sortu, garatu eta amaitzeko interesa duten argazkilarientzat antolatzen dugu ikastaro hau. Erabat praktikoa da, interaktiboa, eta helburua da parte hartzaile bakoitzak, ikastaroaren amaieran lan bat eginda izatea. Hainbat euskarri aztertuko ditugu (ikus-entzunezkoa, liburua, instalazioa, porfolioa), zenbait autore eta erregistro ezberdinak (dokumentala, pertsonala, komertziala, kontzeptuala, etab…) ; horrez gain, metodo eta narrazio-estrategia kontuak eztabaidatuko ditugu, parte hartzaileengan estimulua areagotzeko, eta euren planteamendu pertsonaletan gako berriak sorrarazteko.
Irakasleak eta ikasleek euren lana partekatuko dute, eta horixe izango da oinarria taldearen interakziorako, alde batetik, eta bestetik, parte hartzaileek tailerrak iraun bitartean egingo dituzten proiektuen garapenerako.
Ricky Dávila (Bilbo, 1964) Nueva Yorkeko ICPn ikasi zuen argazkilaritza. Laurogeita hamarreko hamarkadan hainbat aintzatespen jaso zuen bere lan dokumentala saritzeko, hala nola, Ortega y Gasset, Fotoprés, etab… Azken hamarkadan erregistro poetikoago eta pertsonalago baterantz bideratu ditu bere argazkiak. Bost liburu argitaratu ditu, eta hogei bat banakako erakusketa antolatu ditu.
PREZIOA ETA IRAUPENA
Seihileko ikastaroa. Astean klase 1.
72 ikastordu: 3 orduko 24 klase.
Ordutegia: 19,00etatik 22,00etara, edo 16,00etatik 19,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 850€ + 200€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).
(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)